zer esa nion?

Zer esan zion zuhaitzak haurrari?

Igo zaitez nire adarretan jolastera!

Zer esan zion haurrak zuhaitzari?
Debekatua dago!

Zer esan zion Anek Asierri?
Baloia daukat! Jolastu nahi al duzu nirekin?
Zer esan zion Asierrek Aneri?
Debekatua dago!

Zer esan zion paretak langabeari?
Zure okasioa! Kruzero bat Mediterraneoan!
Zer esan zion langabeak paretari?
Greba Orokorra!
Zer esan zion ibiltariak eskaleari?
Ez nazazu mehatxatu
Zer esan zion eskaleak ibiltariari?
Lasai. Debekatua dago
Zer esan zion errekako zubiak Papelerari?
Zer Papelerak aideari?
Zer aideak errausgailuari?
Zer errasgailuak etxez-etxeko zabor bilketari?
Zer zaborrak Lurrari?
Elkartu ziren zuhaitzak, haurrak, Ane, Asier, langabeak, ibiltariak, paretak, eskaleak, errekak, aideak, zaborrak.... eta esan zioten Alkateari:
Ez ezazu onartu bizitza kontrolatu, alaitasuna tristetu, askatasuna lotu, landareak museoan sartu, pobreak baztertu, eta debeku-zigorra agintean jarriko duten ordenantzak.
Gutxienez, ireki herritarren artean eztabaida eta partizipazio bide eta denborak.